Ikasturteko azken Muinoko Hotsak iruditan
Muinoko Hotsak egitasmoak ere, ikasturte honi dagokionez, eman du eman beharrekoa. Azken zuzeneko bikoitz batez gozatzeko aukera izan zuten Gaztetxean aurreko ostiralean, udako oporrei heldu aurretik: Joseba B. Lenoir + El Desvän del Macho.
Joseba B. Lenoir, Joseba Baleztena beratarraren proiektua dugu. Bakarka, bikoan, hirukote gisa, laukote, gang edo bestelako formatuetan ikusi dugu, baina oraingoan, formazio berri bat aurkeztu zuen, oholtza gainean bi batería izan zituen hegaldian. Gainera, “Haiek izorra nahi haute” single aurkezten ere izan ziren ikasturteko azken edizio honetan.
Baleztenaen aurretik, El Desvän del Macho taldea. Arrasateko taldea 80ko hamarkadako Matrona Impudica eta Jugos de Otros talde ilunen herrautsetatik sortu zen, 90.hamarkada hasieran. Talde beteranoa baina zapore oso goxoa utzi zuen muinoko etxean.
Argazkiak | Dos Por Dos Photo
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!