Ikasleek bizi duten egoeraren aurrean hainbat aldarrikapen jarri dituzte mahai-gainean
Konfinamenduaren eraginez ikasleek bizi duten egoera ezagutzeko galdetegia jarri zuen martxan Ikasleen Gasteizko Autodefentsa Sareak eta 880 erantzun jaso ditu orotara. Galdetegien ondorioetatik abiatuta zenbait aldarrikapen jarri dituzte mahai-gainean, tartean "kalse presentzialetara ez itzultzea".
Martxoaren 9tik daramate itxita Gasteizko ikastetxeak, Covid-19aren hedapenaren ondorioz. Ikasturteak, ordea, aurrera jarraitu du ikasleentzat, etxetik eta modu telematikoan. Konfinamenduan eskolak jarraitzeak egoera berri bezain zailak eragin ditu eta Ikasleen Gasteizko Autodefentsa Sareak galdetegia prestatu zuen ikas-baldintzen inguruko informazioa eskuratzeko.
DBH 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko 21 ikastetxe desberdinetako 880 ikaslek erantzun dute galdetegia. Lan zama handiaren eraginez, ikaslegoaren %83 antsitetata pairatzen duela ondorioztatu dute besteak beste. Kontrol mekanismoen gaineko iritziak ere jaso dituzte, galdetegia bete duten ikasleen %66-k uste du hauek zorroztu egin direla. Ikasleen %40 dira baliabide teknologikoekin arazoak izan dutela adierazi dutenak.
Pasaden astean abian jarritako inkestak 880 erantzun jaso ondoren, hauexek dira erantzunak! pic.twitter.com/TVOKRt812L
— Ikasleon Gasteizko Autodefentsa Sarea🔥 (@ikgasteizkoAS) May 11, 2020
Datuok eskutan lau aldarri nagusi mahai-gaineratu ditu Gasteizko Ikasleen Autodefentsarako Sareak eta aldarri hauek zabaltzeko lanetan daude orain: Berehalako lan kargaren murrizketa, lanak eta ariketak entregatzeko epemugen malgutzea, ikasleen ordutegiak eta egutegia errespetatzea eta klase presentzialetara ez itzultzea.
Gasteizen ez ezik antzeko ekimenak burutu dira Euskal Herriko beste zenbait eskualdetan, Gasteizko Ikasleen Autodefentsarako Sareak. Iruñerria, Tolosaldea eta Aiaraldea jarri ditu adibidetzat non ikasleen aldarrikapenek harrera ona jaso duten askotan ikastetxeetako zuzendaritzaren partetik: “Gasteizko ikasleriak beste lekuetan bezain besteko lorpenak lortuz gero ikaslegoaren egoeraren hobekuntzan pauso nabarmenak ikus genitzake datozen asteetan”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!