Ikasle Egun Feminista arkatzak zorroztuz
Aiaraldeko Ikasle Egun feminista antolatu zuten Ikasle Abertzaleek larunbatean.
Aiaraldea.eus bidez
Goizetik hasita, egitarau oparoa antolatu zuten Laudion. Hezkuntza eta feminismoaren gaineko mahai inguru batekin ekin zioten egunari, bertan ikasle zein irakasleek euren iritziak konpartitu zituzten.
eguna aurrera egin ahala herriko kaleak girotu eta bazkaria antolatu zuten Gaztetxean. Bazkalosteko jokoen ostean genero zapalkuntzari buruzko hitzaldia egin zuten.
Iluntzean herriko kaleak hartu zituen “erasoen aurrean autodefentsa feminista” lelopean antolaturiko manifestazioak. Bertso-saio eta kontzertuekin batera bukatu zuten eguna.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!