Iekorako euskaltzaleek Bertxoko eramango dute Arabar Errioxara
Azaroaren 3an, ostiralean, Iekorako euskaltzaleek arratsalde polita antolatu dute herrian. Hala Bediko Bertxokoko lagunekin batera, arratsaldeko plana antolatu dute, bertsoak eta gastronomia batuz:
-19:30 Goiko tabernan topatzera, elur zuloa ezagutu eta herriko ardoa dastatzera
-21:30 “Bertsoko sariketako” bertso afariaz disfrutatzera
Afarian izena emateko azken eguna azaroaren 1a izango da eta menua, hurrengoa: Menua:
SARRERAKO HOTZAK
Pate
Zainzuriak
Arrautz beteak
SARRERAKO BEROAK
Piper beteak (mariskoz)
PLATER NAGUSIA
Solomoa piperrekin entsaladaz lagundurik
POSTREA
Gazta,irasagarra eta bertako intxaurrak
(15€ ardoa,kafea eta pattarra barne)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!