Ibon Meñika: “Memoria tresna bat da, nondik gatozen jakiteko eta batez ere gaurkoa borrokatu eta biharkoa eraikitzeko.”
Bihar asteazkena Martxoak 30, arratsaldeko 19:00etan, "Gernika Batzordea: 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen" ikus-entzunezkoa eskainiko dute Gasteizko M3moria gunean (Fermín Lasuen kalea 5, Zaramaga).
Gernika Batzordeak diktadura garaitik gaurdainoko bilakaera du. Bonbek txikitutako bizitza eta bizipen zatiak batu eta kontakizun kaleidoskopikoa eraikiz herri memoria egiten aritu da 45 urtez. Are gehiago, momentu historiko bakoitzaren zerbitzura jarri da beti gatazka politikoen aurrean soluzioak bilatu asmoz.
Orain arteko ibilbidea kontatzeko asmoz Haritz Petralanda eta Ibon Meñikak “Gernika Batzordea: 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen” ikus-entzunezkoa egin dute, protagonisten ahotsetatik abiatuta proiektu kolektibo izaera emanez.
Hizpidean egileetako bat, Ibon Meñika elkarrizketatu dugu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ibon Meñika: "Memoria tresna bat da, nondik gatozen jakiteko eta batez ere gaurkoa borrokatu eta biharkoa eraikitzeko."00:11:17
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!