Ibon (GPS kolektiboa): “Guztioi gertatzen zaiguna da, sistemak hala nahi duelako”
Gazte Prekarioen Kolektiboa sortu da Gasteizen. Gaur izanen da lehen bilera irekia.
Gazte Prekarioen Kolektiboa sortu da Gasteizen. Abenduaren 12an eman zen ezagutzera sare sozialetan argitaratutako komunikatu baten bidez eta gazte enpleguetan jasotzen den prekarizazioari aurre egitea du helburu.
Horren inguruan mintzatzeko, kolektiboko kidea den Ibon Korres izan dugu Hizpidean. GPSren helburuez mintzatu da, arazo kolektiboek erantzun kolektiboa behar dutela azpimarratuz eta dituzten bi leloak aipatuz: batetik, “Prekarietatea mahai gainera” eta bertzetik, “No te pasa sólo a ti”
Gaur, abenduak 20, burutuko dute lehen asanblada irekia, arratsaldeko 18:00etan Judimendiko Auzo Elkartean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!