Iban Zaldua (Panfletario): “Komunikabide tradizionaletan kritikaren tonua asko jaitsi da, ematen du astero maisulanak argitaratzen direla”
"Panfletario" liburua aurkeztuko du Iban Zalduak larunbat goizean ZAPateneon.
“Panfletario: Manifiestos, decálogos y otros artefactos a favor (y en contra) de la literatura” argitaratu zuen apirilean Iban Zalduak. Metaliteraturako lan bat da, literaturari buruzko bere idatzi ezberdinak gaztelaniara itzuli, moldatu eta liburu honetan bildu ditu Zalduak.
Literaturaz hizketan aritu gara berarekin, kritikaz, idazle bizitzaz, euskal gatazkari buruz idazteaz eta beste hainbat konturen inguruan. Larunbat honetan, goizeko 11.30etan Zapateneon izango da Zaldua, liburua aurkezten.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iban Zaldua (Panfletario): "Komunikabide tradizionaletan kritikaren tonua asko jaitsi da, ematen du astero maisulanak argitaratzen direla"00:23:41
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!