Ibai Maiza eta Julen Korkuera (AEK): “Aurtengo Korrikaren leloa Hitzekin da, ikusten dugulako hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea iritsi dela.”
“Jendea gogoz dago, egia da Korrikak euskaldun orori barrenak mugitzen dizkigula.”
KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 21 KORRIKA eta 41 urte igaro dira. 2022ko martxoaren 31n Amurrion hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 22. aldiz, Donostiara iritsi arte. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
Gasteizen KORRIKA dela eta antolatu diren hainbat ekimenen berri ekarri dizkigute Ibai Maiza eta Julen Korkuera AEK-ko kideek.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ibai Maiza eta Julen Korkuera (AEK): “Aurtengo Korrikaren leloa Hitzekin da, ikusten dugulako hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea iritsi dela.”00:09:22
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!