Ibai Maiza (AEK): “Egunerokoan jendeak ikus dezala euskara ez dela bakarrik administrazioko edo eskolako gauza bat”
Matrikulazio kanpaina abian dago Gasteiz eta Arabako AEKn.
Euskal Herri osoa euskalduntzea helburu, aurten ere matrikulazio kanpaina abiatu dute AEKko kideek, eta izen emateko epea zabalik dago oraindik. Ibai Maiza AEKko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berarekin aritu gara hizketan AEKren eskaintzaz alde batetik, eta euskalduntzearen beharraz, garai berriez, euskara ikasleen profilek duten bilakaeraz eta beste hainbat gauzei buruz.
Euskara ikastera animatzeko deia zabaldu du, matrikulazioa zabalik dagoela eta. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ibai Maiza (AEK): "Egunerokoan jendeak ikus dezala euskara ez dela bakarrik administrazioko edo eskolako gauza bat"00:11:07
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!