Hizpidea | Martxoak 8, emakume langileen nazioarteko eguneko saio berezia.
1917ko martxoaren 08an, Petrogradoko (Errusia) emakume langile talde batek greba orokorra abiatzean Otsaileko Iraultza piztu zen. I. Mundu Gerran sartuta zegoen herrialdea, eta eskasia zen nagusi. Ogia zen beren eskari nagusia, eta hiriko gainontzeko langileak berehala batu zitzaizkien. Soldaduek eraso egin zieten protestei hasieran, hauek hauspotuz, eta egun gutxira hauek ere langileekin egin zuten bat. Egun gutxira Tsarrak abdikatu behar izan zuen.
1921eko martxoaren 08an, Emakume Langilearen Eguna ofizialki ezarri zuten Sobietar Batasunean, 1917ko Otsaileko Iraultzan greba abiarazi eta borrokatu zuten emakumeen omenez. Aurretik, 1910ean egindako Emakume Langileen Nazioarteko Konferentzian, Emakume Langilearen Nazioarteko egun baten beharra azpimarratu zuten Clara Zetkin alemaniarraren ekimenez. Egunaren ospakizuna sobietar eragineko herrialdetan zabaltzen hasi zen aurrena, eta mundu osora gero.
1977ko martxoaren 08an, Euskal Herrian lehen aldiz M8ko deialdiak egin zituzten. Bilbon egin zuten mobilizaziorik jendetsuena eta 700 emakumetik gora batu ziren Munduko emakume danen borrokarekin elkartasuna lelopean. Hala ere, ez zen deialdi bakarra izan. Gasteizko manifestazioa debekatu egin zuten.
Gaurko saio berezian, Leire Llanok Euskal Herriko mugimendu feministaren agiriari ahotsa jarri dio. Ondoren, 2023ko azaroaren 30eko greba feminista orokorraren karietara Gasteizko mugimendu feministako kidea den Marina Sagastizabalek Euskal Herriko zaintza sistemaren erradiografia berreskuratu dugu.
Lapurdiko “Gure irratia”-k berriki Jenofa Berhokoirigoin gamartiar (Baxenafarroa) kazetariari egindako elkarrizketa entzun dugun jarraian. Feminismoa aipatzeaz gain, eta martxoaren 8ko Baionako elkarretaratzea, bere kazetari lana aipatzen du gaur egun Argia hedabidean ari den langileari.
Jakin aldizkariko Lorea Agirrekin egindako kolaborazio bat entzun dugu jarraian. Eskafandra bilduma feministako zortzigarren liburua, Rafia Zakariaren “Feminismo zuriaren aurka” liburua Hizpidean aurkeztu zigunekoa berriz ere entzun ahal izan dugu.
Saioa amaitzeko Sukar Horiko Lamiak, ekofeministagoa izateko sei pausu azaldu dizkigu.
Las Sexpeares-en “La de la ciudad”, Zea Mays-ek “Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak” abestiari egindako bertsioa, Anari-ren “Troiako zaldia”, Maite Idirinen “Ahizpatasuna”, Liher-en “Eramaten” eta azkenik Ginger taldearen “Paradisuak sutan” abestiak ere entzun ditugu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!