Hitzarmen duin baten alde, greba eguna dute gaur Gasteizko SDA Factory enpresan
"Hitzarmen duin baten alde eta eskala boikoitzaren aurka" lanuztea burutzen ari dira gaur Gasteizko SDA Factory enpresako langileak. Gaurkoaz gain beste 7 greba egun dituzte deituak azaroan zehar.
Plantillak bere osotasunean egin du bat SDA Factroy enpresan gaurkoe gunez burutzen ari diren greba deialdiarekin. “Hitzarmen duin baten alde eta eskala boikoitzaren aurka” mobilizatu dira langileak. Orotara, zortzi greba egun burutuko dituzte azaroan zehar. Lan hitzarmena negoziazioaren baitan kokatu dituzte mobilizazioak, Zuzendaritzak aurreikusitako murrizketen aurrean, egun enpresan indarrean dagoen lan hitzarmenaren defentsa egin du langile batzordeak.
Lisaburdinak ekoizten dira Gasteizko SDA Factory enpresan, aurretik Bosch izandakoa. Koronabirusaren kontrako lisaburdin bat ekoizteak sona handia eman dio enpresari, baina honen ekoizpenari aurre egiteko metalgintzako lan hitzarmena ezartzen hasi da kontratazio berrietan, enpresaren lan hitzarmen propioa aplikatu beharrean. Horrek “langile berriak diskirminatu egiten dituela” azaldu dute langileek, soldata eta lan baldintzei dagokionean “eskala bikoitza” aplikatuz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!