Hiru urteren ostean, pentsionistek ez dute amore emateko asmorik
Arabako pentsionistek hiru urte bete dituzte astelehenero mobilizatzen.
Arabako pentsionistek hiru urte bete dituzte astelehenero kaleak hartzen. Gasteizko kasuan, hirugarren urteurren honetan, Jesus Naves oroitzeko minutu bateko isilunearekin hasi da mobilizazioa
Pentsionistek azken urteetan kalera atera dituzten aldarri berdinak aterako dituzte gaurkoan ere: pentsio publikoen defentsa eta 1.080 euroko pentsio minimoa aldarrikatzea.
Halaber, gobernu ezberdinei «pentsioen gaia heltzea» exijitu diete eta pentsioen igoera Kontsumo Prezioen Igoerak (IPC) markatzen duenaren arabera igotzea eta ez %0,25, orain arte bezala.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!