Hiru urte betetzen ditu Errekaleor auzoko argi mozketak
2017ko maiatzaren 18an Ertzaintzak Errekaleor auzoko argindarra moztu zuen. Orduan altxatu zen elkartasun olatu erraldoiak, ordea, egoera irauli eta Europako irla energetiko handiena bilakatu zuen auzoa, milaka pertsonen ekarpenari esker.
Hiru urte betetzen dira gaur Ertzaintzak indarrez Errekaleorreko argia moztu zuenetik. Errekaleorreko auzokideek auzoa biziberritzen jarraitzeko apustuari heldu eta elkartasun olatu erraldoia altxatu zen egoera iraultzeko asmoz.
Baita lortu ere, ekainaren 3an jende uholde batek Gasteizko kaleak artu zituen Errekaleor “bizirik” zegoela aldarrikatzeko. Handik gutxira crowdfunding kanpaina bat jarri zuten martxan auzoko kideek eguzki plaka batzuen instalazioa gauzatzeko. Erronka ez zen txikia, 100.000 euro bildu behar baitzituzten, baita lortu ere. Milaka eta milaka herritarren ekarpenari esker Europako irla energetikorik handiena bilakatu zen Errekaleor, autosufizientziara bidean urrats garrantzitsu bat emanez.
Gauzak asko aldatu dira 2017ko maiatzaren 18ko egun euritsu horretatik. Auzo askeko bizilagunek bideo txiki batekin gogoratu nahi izan dute urteurren hau.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!