Hidrogenoaren alde onak eta txarrak aztertuko dituzte EHUko jardunaldietan astelehenean
Ekopol ikerketa taldeko Estitxu Villamorrek azaldu digu topaketa.
Asko entzun dugu azkenaldian hidrogenoari buruz, energia iturri esanguratsu berria izan daitekeelakoan. Baina hidrogenoa energia bektore bat da, ez erregai bat, eta hidrogenotik energia ateratzeko prozesua eraginkorra eta desiragarria izan daitekeen zalantzak azaldu dituzte hainbat aditu eta eragilek. Kontu honetan argi pixka bat jartzeko asmoarekin, EHUko Ekopol ikerketa taldeak jardunaldi batzuk antolatu ditu datorren ekainaren 14rako, astelehenez, eta bertan aldeko eta kontrako iritziak entzuteko aukera izango da.
Estitxu Villamor Ekopoleko kidearekin hitz egin dugu Hizpidean eta, jardunaldiak aurkezteaz gain, hidrogenoaren aldeko eta kontrako argudioen zertzelada batzuk eman dizkigu. Hizlari izango direnak aurkeztu eta jardunaldietara gerturatzeko gonbitea luzatu digu.
Jardunaldia bertatik bertara entzuteko izena eman beharra dago, baina streaming bidez ikusteko aukera ere badago. Ekopol.eus helbidean aurkitu dezakezue bata zein bestearentzako lotura.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Hidrogenoaren alde onak eta txarrak aztertuko dituzte EHUko jardunaldietan astelehenean00:17:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!