“Hezkuntzaren gaineko langile kontrola” aldarrikatu zuen atzo Ikasle Abertzaleakek
Ehunka ikasle batu ziren atzo Ikasle Abertzaleakek deitutako greba eguneko mobilizazioetara. "Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu" manifestazioa burutu zuten Elurretatik abiatuta.
Hezkuntza komunitateko eragileek egin bezala Ikasle Abertzaleak antolakundeak ere greba deitu zuen EAEko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean, “Hezkuntzaren gaineko langile kontrola” aldarrikatzeko.
“Hezkuntza komunitatea osatzen duen langileriaren osasuna bermatu arte klase presentzialen etetea” exijitu zuten. Gainera, hezkuntza-sistema erreforma prozesu batean sartuta dagoela ohartarazi eta, honen aurrean, doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den hezkuntza aldarrikatzea ezinbestekoa dela adierazi zuten.
Gasteizen ehunka ikasle batu dira eguerdiko 11:00etan Elurretatik abiatu zen manifestaziora. Aurretik, zenbait ikastetxetatik zutabeak antolatu zituzten, tartean Los Heran, Ekilade eta Unamuno ikastetxeetatik.
Argazkia Galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!