Hezkuntza publikoko langileen greba arrakastatsua, beste behin ere
Maiatzaren 16an eta maiatzaren 20an egin bezala, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileak kalera atera dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Gasteizko kasuan, aurrekoetan bezala, jende ugari atera da kalera, baina ez soilik irakasleak. Izan ere, irakasleek ez ezik, sukaldariek, garbitzaileek, haur eskoletako langileek… ere greba eguna izan dute maiatzaren 23an.
Beste behin ere, “negoziazioa”, “negoziazioa” eta “negoziazioa”; hori da sindikatuek eta langileek etengabe eskatu dutena. Europara begira jartzea eskatu diote Eusko jaurlaritzari, besteak beste, ikasgeletetako ratioak kontrolatzeko eta soldata duinagoak izateko. Hala ere, murrizketen aurkako mezuak eta irudiak ere ikusi ahal izan dira: hezkuntza publikoan murrizten ari direla gogoratu dute, berriz ere.
Sindikatuek goizean zehar adierazi dutenez, jarraipen oso altua eta zabala izan du grebak; Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, aldiz, %40ko arrakasta izan du grebak. Grebaren hurrengo egunetik aurrera, “lanean eta borrokan” jarraituko dute sindikatuek. Ikasturte amaiera hau eta datorren ikasturtea gogorrak eta intentsoak espero dira hezkuntza arloan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!