Herri mugimenduak drogekiko dituen jarrerak aztertuko dituzte
Herri mugimendua eta drogak izenpean, solasaldia antolatu dute Gasteizko Txosnek larunbaterako, ekainaren 16rako. ‘Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak’ saiakera publikatu zuen Aitor Aspuru kazetariarekin izango da hitzordua. Aspuruk Euskal Herrian drogaren inguruko eztabaidan izan diren aurrekariak aztertu ditu eta drogaren bilakaera historikoa eta kontsumoak kapitalismoarekin dituen loturak ere arakatu ditu Aiaraldekoak.
Behar baino gutxiagotan lantzen dugun eztabaida arantzatsua hau hauspotzeko, bost ikuspegi ezberdin jarriko dituzte mahaiaren gainean: emakumeak, gazteak, komunikazioa, nazioartea eta musika. 11:00etan izango da hitzordua, Rafa plazan, Gasteizko Gaztetxearen kanpoaldean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!