HAUTESKUNDEAK | Emaitzen analisia Zuriñe Rodriguez eta Asier Etxenikerekin
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ospatu ziren iragan uztailaren 12an. Igandeko emaitzen eta hauek marrazten dituzten eszenatoki desberdinen balorazioa egin dugu Hala Bedin Zuriñe Rodriguez eta Asier Etxenikeren laguntzaz.
Abstentzio altu batek eta Covid-19aren mamuak inguraturik burutu ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak igandean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EAJ gailendu zen Legebiltzarreko 31 eserleku eskuratuta, PSEren 10 eserlekuekin Jaurlaritzan jarraitzeko gehiengo absolutua erdietsiz. EHBilduk goranzko joerari eutsi dio boto kopuruan gora eginez eta orain arteko bere markarik onena haustea lortu du. VOX alderdi faxistak eserleku bat lortuta estreinatuko du bere burua Gasteizko Parlamentuan.
Tertulia 2020ko uztailaren 16an dago grabatua, atzerriko bozen zenbaketa burutu aurretik. Behin betiko zenbaketak PP+Cs koalizioari eserleku bat gehiago eman dio, EHBilduren kaltean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!