Hasier Arraiz (EH Bildu): “Eskaintza politikoa berritu eta Euskal Bidea zehaztu egin behar dugu”
Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramailea izan da gaur Hizpidea magazinean. EAEko Legebiltzarreko autogobernu ponentzian EAJk eta EH Bilduk dituzten ikuspegi ezberdinez gain, hauteskunde emaitzen ondoren egin beharreko hobekuntzez mintzatu da Arraiz: “Eskaintza politikoa berritu eta Euskal Bidearen zehaztapenetan jarriko dugu indarra”. Datorren urrian egitekoak diren EAEko hauteskundeetan Arnaldo Otegi EH Bilduko hautagaia izango den galdetuta, hori EH Bilduko jendeak erabaki beharreko kontua dela esan du, nahiz eta bera horren aldekoa izan. Rufi Etxeberriak joan den astelehenean emandako hitzaldiaren xehetasunak ere eman dizkigu Arraizek, EPPKri eginiko eskaeraz eta Aieteko Konferentzia baino lehen nazioarteko fazilitadoreek adostutako neurriez, besteak beste.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!