Harrera ona izan du Gure Zirkuak Arabako lehen geldialdian
Gasteizko saio guztietarako sarrerak agortu dira. Sareetan oso balorazio positiboa izan du Iker Galartzak zuzendutako ikuskizunak.
Gure Zirkuak bigarren denboraldia hasi zuen apirilean. Iker Galartza aktoreak zuzendutako taldeak euskaraz ere zirkoa egin daitekeela erakutsi zuen iaz, sold out ezberdinak eginez batez ere Donostian. Orain, asmo berdinarekin etorri dira Gasteiza maiatzaren 31tik ekainaren 15era.
Eta, badirudi asmoak bete dituztela: lehenengo asteburuan sei saio ezberdin egon dira eta karpa bete da guztietan, salbuespenik gabe. Horretaz gain, balorazio oso ona jaso du gasteiztarren artean eta sare sozialak horren isla dira.
Iker Galartzak egitasmo hau martxan jartzea erabaki zuenean “apustu arriskutsua” zela aitortu zuen, baina lehenengo denboraldian oso kritika onak izan zituen eta sarreren salmenta ere ondo joan zen, beraz udara honetan zirkua berriz martxan jartzea erabaki zuen.
Gasteizko hurrengo ikuskizunetarako online salgai jarri dituzten sarrera guztiak agortuta daude, baina hauek guztiak ez dituzte webgunean salgai jartzen: txartelendegian azken tiketak egongo dira eskuragai, 12 euroren truke.
- Ekainak 7, ostirala: 18:00 eta 20:30.
- Ekainak 8, larunbata: 17:00 eta 19:30.
- Ekainak 9, igandea: 17:00 eta 19:30.
- Ekainak 14, ostirala: 18:00 eta 20:30.
- Ekainak 15, larunbata: 17:00 eta 19:30.
Sare sozialetan ere, asko hitz egin da Gure Zirkuaz. Iruzkin gehienek oso modu positiboan baloratzen dute Gasteizko ikuskizuna:
Zoragarria gaur Gasteizen @GureZirkua -k eskeinitako ikuskizuna!Zeinen ondo pasa dugun,zenbat farre eta zenbat txalo egin dugun!Mundiala izan da,biba zuek! #poxpololehendakari
— iñiGO (@pitozimel) June 1, 2019
Ikusgarria, dibertigarria, gertukoa, euskalduna…Txiki zein handiei asko gustatu zaigu!! Mila esker ta zorionak @GureZirkua! https://t.co/dU1SeKBUeW
— Haizea Marijuan (@haizeagasteiz) June 1, 2019
Atzo izan ginen bertan eta gomendagarria ez da, OSO GOMENDAGARRIA DA!!
Izugarri gustatu zitzaigun. Profesional petoak diren artistak eta #euskaraz #GureZirkua https://t.co/DYQ6dJxNB7— Sukia (@aritz_sukia_) June 1, 2019
Sekulako ikuskizuna @GureZirkua Gasteizen! Mila esker oso arratsalde ona ta dibertigarria pasatzeagatik. #kaldearte #Vitoriagasteiz pic.twitter.com/GO9byIRlGP
— Fernando Marín (@FernMarn) June 1, 2019
Gure Zirkua, handia, zoragarria, majikoa…
gozamen hutsa!!! Ikusi beharrekoa. Eskerrik asko!!! https://t.co/1uHHNc3SOt— Estepan Plazaola (@EstepanPlazaola) June 1, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!