“Halabelarriak aurrera egiteko”, Hala Bediren bazkide kanpaina abian
Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, bazkide kanpaina berria jarri du martxan Covid-19ak sortutako egoerak eragidako kalte ekonomikoei aurre egiteko. Halabelarri izateaz gain ekarpen ekonomiko puntualak egiteko aukera ere zabalik egongo da, Hala Bediren komunitatea eta babes sarea indartuz.
Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, 37 urte daramatza Arabako errealitatea ahots propioz kontatatzen. Elkarlanean eta autogestioa ardatz, urtez urte handituz joan da proiektua
Covid-19ak sortutako krisi sanitarioak gogor kolpatu ditu herri komunikabideak eta herri mugimenduko dozenaka eragile, tartean Hala Bedi ere. Aurten, Hala Bediren, eta beste hainbesteren, diru iturri nagusiak bertan behera geratu dira: Txosnak, azokak, ikuskizunak…
Halabelarriak proiektuaren oinarri
Egoera horren aurrean komunitatea handitu eta babes sarea indartzeko apustua egin du Hala Bedik, horretarako bazkide kanpaina berri bat abiatu du. Urte gutzi hauetan Halabelarriak (bazkideak) izan dira proiektua eutsi dutenak, Arabako Komunikabide libreari bultzada eman dioten ehunka eta ehunka lagun.
Halabelarri izateko nahikoa izango da Halabedi.eus atarian eskuragarri dagoen bazkide fitxa betetzearekin. Hilabetero kopuru bat ordaintzeko aukerarik ez dutenek baina nola edo hala hedabidea lagundu nahi dutenek ere izango du horretarako aukera: ekarpen ekonomiko puntualak jasotzeko aukera ere ireki du Hala Bedik. Ekarpen ekonomiko horiek transferentzia bidez egin ahalko dira ES28 3035 0222 17 2220061902 kontu korrontean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!