Hala Redi Rock, aurreikuspenak bete zituen jaialdia
Txorionak urte gogoangarri haren baitan ospatu zen lehenengo Hala Bedi Rock jaialdia, duela 10 urte. Ordutik, musika estiloz izugarri anitzak lantzen dituzten hamaika talde pasatu dira Gaztetxeko oholtzatik. Horren adibide aurreko maiatzaren 12an muinoko etxean ospatu genuen jaialdi berria, Gaztetxea lepo betez eta 300 lagun baino gehiago bilduz. OkupaTu Gasteiz urtemuga den honetan, Dead Sequoia, The Twin Rebels, The Brew Grass Society, La Reverso , Devil’s Garden eta Giante taldeak aritu ziren edizio honetan.
Argazkiak | DosPorDos
Hala Beditik eskerrak eman nahi dizkiegu Gaztetxera hurbildu ziren guztiei, baita oholtzaren gainean egon ziren taldekide guztiei ere. Milesker egun honen parte izateagatik eta egun hau posible egin izanagatik; asko erraztu zenuten kolektio honen lana.
Bideoak | Hala Bideo
-
The Brewgrass Society
-
The Twin Rebels
-
Dead Sequoia
-
La Reverso
-
Devil´s Garden
-
Giante
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!