HALA BIDEO | Ongi etorri beroa egin diete Gasteizen Tubacexeko langileei
Goizaldeko lehen orduetan iritsi dira Gasteizera Tubacex enpresako langileek atzo abiatu zuten martxa . Eusko Legebiltzar parean protesta egiten ari ziren bitartean, Ertzaintzaren oldarraldia jasan dute bertaratutakoek.
Atzo gauzatu zituen Tubacex enpresako Zuzendaritzak Enplegu Erregulazio Espedientean aurkeztuako 129 langileen kaleratzeak. Eta atzo irten zen ere Amurriko langegitik 65 egun greba mugagabean dauden langileen martxa. Gaua Gopegin pasa ostean, goizean iritsi dira Gasteizera. Bidean hainbat elkartasun keinu jaso dituzte, tartean, Aernovako langile zein Ernai gazte erakundearenak.
Gauzak horrela, goizeko 9:00tarako Eusko Legebiltzarrera iritsi dira Tubacexeko langileak. Bertan, elkarretaratze baketsua burutzen ari zirela, Ertzaintza oldartu zaie 65 egun greba mugagabean dauden langileei.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!