HALA BIDEO | Higiezin-agentzien jarrera arrazista salatu dute
Etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako ekimenak, Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabarekin batera, mobilizazioa egin du Andra Mari Zuriaren plazan, higiezin-agentziek ezartzen dituzten "filtro arrazistak" salatzeko.
Hamarnaka lagun bildu dira Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, ondoren hainbat higiezin-agentzien aurrean elkarretaratzeak burutzeko. Grupo Basalde, Anitua Fincas eta Inmobiliaria Roma agentzien aurrera eraman dute protesta. Inmobiliaria hauek ezartzen dituzten “filtro arrazistak ilegalak direla” salatu dute, eta Gasteiz harrera hiria izatea aldarrikatu, besteak beste. Etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako ekimenak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak deitutako mobilizazioan elkartutako lagunek etxebizitza eskubidea dela azpimarratu nahi izan dute.
Filtro arrazistak frogatzeko esperimentua
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!