[HALA BIDEO] Alde Zaharreko Bitori plaza, auzotik eta auzoarentzat
Urteak eman ditu hutsik Eskoriatza jauregiko lorategiak, aurtengo Zaharraz Harroko jaietan Alde Zaharreko bizilagunek zabaldu, garbitu eta biziberritu zuten arte. Bitori plaza jarri diote izena espazioari. Aste honetan, Gasteizko Udalak parkea zabalik mantenduko duela iragarri du.
2014an inauguratu zen Eskoriatza jauregiko lorategia erabilerarik gabe egon da joan den urteetan, Gasteizko Udalak itxita baitzeukan. Alde Zaharreko bizilagunek, auzoko espazioak “berreskuratzeko” helburuz hilabeteak lanean eman ondoren, plaza irekita mantentzea lortu dute, eta Bitori plaza jarri diote izena.
Alde Zaharrean duten horrelako espazio irekien “gabezia” dela eta, plaza biziberritzeko autoa egin zuten auzoko hainbat eragilek. Uztailean, Zaharraz Harroko jaietan, egin zuten lehen auzolana: lorategia txukundu zuten, hostoak garbitu eta plaza auzokideei ireki.
Hiru hilabete igarota, udaletxekoen zain egon gabe, “hitzetatik edo asmoetatik ekintzetara” pasatzea erabaki zuten bizilagunek urrian, eta berriro atondu eta ireki zuten lorategia. Salaketa modua ere badela azaldu dute, Udalaren utzikeriaren aurrean.
Auzokideen lanak fruituak eman ditu, asteazkenean iragarri baitzuen Gasteizko Espazio Publikoko zinegotziak parkea zabalik mantentzeko asmoa duela udaletxeak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!