Hala Bedi bi, Euskara hutsezko emisioa hastera doa
Hala Bedik bigarren emisioa martxan jarriko du Abenduaren 28an, inuzente egunean hain zuzen ere. Kaletik egingo da lehen emiso hau, 12etan faroloian hasita, eta umorez jositako egun osoa izango da ondoren, hiriko kaletatik barrena.
88.8an entzun ahal izango da Hala Bedi bi eta hasiera xumea izango du hasiera batean. Mikro-irratsaioak eta beste irrati batzuetan entzun ezin liteken musika tartekatuz.
Honen berri eman digu Zebrabidean irratiko kide den Gaizka Amondarainek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!