Hainbat ekimen eta jarduera antolatu dira Gasteizen urriaren 12rako
Egun osoan zehar izango dira protesta ekimen eta jarduerak. Ikasle Abertzaleak, Aske, Ernai, eta Memoria Osoa plataformako kideak hiriko puntu ezberdinetan batuko dira. Jaiegun arrotz honen ospakizuna eta Guardia Zibilak hirian antolatu duen ekitaldia salatuko dituzte.
Hispanita
tearen egunean, deialdi ugari zabaldu dituzte hainbat eragilek ospakizunaren kontra egiteko. Goizez zein arratsaldez, Gasteizko puntu ezberdinetan kokatuko dira protestak.
Ikasle Abertzaleak Armentiako Ikastolan antolatu du egun osoko egitaraua. 11:00 tan “Zergaitik borrokatu arrazakeriaren olatu berria” hitzaldiarekin emango diote hasiera egunari. Tailerrak, ikus-entzunezko proiekzioak, bazkaria eta bestelako jarduerak antolatu dituzte.
Errepresioaren aurkako Aske antolakundeak manifestazio deialdia egin du. Eguerdiko 12:30ean irtengo dira Aldabetik.
Ernaik bat egin du Memoria Osoa plataformako lagunek 10:30etan Artium-en deitu duten mobilizazioarekin. Guardia zibilak antolatutako ekitaldia salatu, eta estatu-bortxa pairatu duten biktimei babesa eskaintzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!