Gure Esku Gasteizek San Bizente aldapa argiztatzeko deia egin du larunbat honetan
Via Pirinenca-Pirinioetako Bidea ekimena sustatzeko uztailaren 2an egingo diren ekitaldien artean dago ekimena.
San Bizente aldapa argiztatzeko ekitaldia antolatu du erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Gasteiz herri plataformak larunbat honetarako, ekainak 9. Ekimena 21:30etatik aurrera izango da aipatutako aldapan. Parte hartzeko “linterna eta ondorengo kalejiraz gozatzeko gogoa” besterik ez dela behar esan dute antolatzaileek.
Gure Eskuk eta erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile katalanek uztailaren 2an egingo duten “Pirinioetako Bidea – Vía Pirinenca” jardueraren baitan kokatzen da ekimena. Jardueraren helburua Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatzea da, Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!