Grezia | Nikos Sabanis gazte ijitoaren erahilketa poliziaren eskuetan
Hibai Arbidek erahilketa arrazista hau aztertu eta egon diren erreakzioak azaldu dizkigu.
Urriaren 23an, adin txikiko bi lagunekin kotxe batean zihoala, Greziako poliziak Nikos Sabanis 18 urteko gazte ijitoa erahil zuen. 14 eta 16 urte zituzten bere bi kideek, eta 16 urtekoak zauri larriak jaso zituen, jadanik bere bizitza arriskuan ez badago ere. 36 tiro jaurti zizkieten poliziek.
Greziako komunikabide handiek asko hitz egin dute gai honen inguruan azken asteetan, baina ijitoen kontrako diskurtsoa hedatuz eta polizien jarduna goraipatuz, heroien pare jarri dituzte. Hibai Arbidek Nikos Sabanisen heriotzari buruz hitz egin digu, baita Greziako ijitoen egoera orokorraz ere.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!