Grebara joko du bihar hezkuntza komunitateak
Hezkuntzako sindikatuek greba eguna deitu dute irailaren 15erako "zentroetara itzulera adostu eta seguru baten alde". Hezkuntza komunitateko eragile ugarik bat egin dute deialdiarekin. Bihar, 11:00etan, mobilizazioak burutuko dituzte EAEko hiriburuetan, .
Ikasturte hasierarekin batera ELA, LAB, CCOO, UGT eta STEILAS sindikatuek greba diealdia luzatu dute biharko, irailak 15. “Ikastetxeetara aurrez aurreko itzulera segurua eta adostua” aldarrikatuko dute. Mobilizazio nagusia goizeko 11:00etan abiatuko da Jesus guridi kontserbatorioko parketik.
Irailaren 7an hasi ziren ikasleak zentroetara bueltatzen, Haur Hezkuntzako, Lehen hezkuntzako eta DBH 1. eta 2. mailetako ikasleak izan ziren hori egiten lehenak. Gaur Lanbide Heziketako goi-mailako zikloetako 1. mailako ikasleek dute lehen eskola eguna eta biharko grebak DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen itzulerarekin kointzidituko du.
Biharko grebak sare publikoan zein itunpekoan izango du eragina eta jarraipen zabala aurreikusten da. Plantillak handitzea izango da biharko aldarrikapen nagusietako bat, ez bakarrik irakasleen artean baita jantoki, garraio eta garbiketa zerbitzuetan ere. Sindikatu deitzaileek Hezkuntza Sailak iragarritako 1.000 irakasleren kontratazioa nahikoa ez dela deritzote. Ikasgeletako ratioa murriztea ere exijituko dute biharko egunean, gela bakoitzeko ikasle kopurua 10-15 ikaslera jaitsiz.
Ikasleak ere lehen lerrora
Ikasle eragile desberdinek ere bat egin dute greba deialdiarekin. Ikasle Abertzaleakek “ikasle langileon osasuna eta interesak bermatuko dituen hezkuntza sistemaren beharra” aldarrikatuko du bihar, eguerdiko 11.00etan, Elurretatik abiatuko den mobilizazioan.
Berriki aurkeztu den Ikama ikasle antolakundeak ere bat egin du grebarekin. “Gora ikasleon Borroka!” lelopean abiatutako dinamikatik eta lau hilabetez luzatu den eratze prozesuaren fruitua da larunbatean Elizondon aurkeztu zen Ikama. Ikama zutabea deitu du 10:30etan Gasteizko kaleak zeharkatuko dituen manifestaziora batzeko. “Haserre” azaldu dira ikasturte hasierarako instituzioetatik egindako kudeaketarekin eta “hezkuntza eremuko erabaki oro hezkuntza komunitate osoarekin eta batez ere ikasleekin hartzea” exijitu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!