Greban dira Arabako Osakidetzako langileak
Gasteizko mobilizazioa Txagoritxu ospitaletik abiatu da. Osakidetzako langileen egoera prekarioa eta osasun zerbitzu publikoaren egiturazko gabeziak salatu dituzte, konponbiderako neurriak aldarrikatzearkein batera.
Greba eguna dute urtarrilaren 28an Osakidetzako langileek. SATSE, ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuak Gasteiz, Adonostia eta Bilboko kaleetara atera dira ostegunean, “Osakidetzako langileen egoera prekarioa eta osasun zerbitzu publikoaren egiturazko gabeziak” salatzeko.
Gasteizko kasuan, Txagorritxuko ospitaletik abiatu den manifestazioan iragarri dutenez, Osakidetzaren osasun-zentro guztiei eragin die grebak, baina greba eguna indarrean egon bitartean gutxieneko zerbitzuak mantenduko dira osasun arretan.
Aldarri nagusien artean, hurrengoak daude: osasun publikora diru gehiago bideratzea, egiturazko lantaldea handitzea eta lantaldeko behin-behinekotasuna murriztea, azken urteetako murrizketak leheneratzea, pribatizazioari galga jartzea, langileriaren osasun baldintzan zaintzea, eta lan baldintzak arautzeko hitzarmen berri bati bide ematea. Azken puntu horri lotuta, gogorarazi dute hitzarmenak hamaika urte daramatzala iraungita.
1000 contratos, llamadas fuera de mi horario laboral, sobrecarga,🥵 ¿¿ hasta cuando?? “¡Osakidetza negocia y pon fin a nuestros problemas! “, reclaman desde la concentración en Gasteiz✊✊#OsakidetzaBorrokan pic.twitter.com/lYBy3o5dRh
— SATSE Euskadi (@SATSE_Euskadi) January 28, 2021
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!