Greba mugagabean jarraitzen dute Burdinberriko langileek, soldata igoera duin baten alde
Gasteizko Burdinberri lantegian 60 langile ditu eta Arabako metalaren sektorekoa da, aeronautika alorrekoa. Uztailean astebeteko greba hasi zuten langileek, irailean lanuzteekin jarraitu eta greba mugagabea deitu zuten iragan astean. Gaur, urriaren 3an, 19. greba eguna beteko dute. Soldata igoera duina eta langileekiko errespetua eskatzen ditu Enpresa Batzordeak, ELA sindikatuko ordezkariek osatua.
Enpresa Batzordearen arabera, azken urteotan zuzendaritzak langileak kaleratu ditu eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak “abusuz” erabili. Guzti hori, orain “funtzionamendu betean” egonda eta lan-karga “handia” izanda. Salatu dutenez, enpresa “malgutasuna probesten ari da eta lan gehiago egiteko presioa egiten ari da”.
Batzordeak irabazien araberako planteamendua egin zuen KPIaren araberako soldata igoera bermatzeko, “langileek sortutako aberastasuna banatzeko”.
Gaur, urriak 3, Bilbon mobilizatu dira langileak enpresan parte hartzen duen ORZA Taldea inbertsio taldearen aurrean. Bilbora eraman dituzte hainbat aldarrikapen: greba mugagabean daudela soldata igoera duin baten alde, eta enpresak langileei eta horien ordezkariei “errespetua” zor diela, besteak beste.
KPIaren araberako igoera duina negoziatzeko eta enpresako “egoera normalizatzeko” galdegin diote ORZA Taldeari.
30/09/2022
18. eguna greban. Euriak ez gaitu geldituko.
18° día de huelga. La lluvia no nos parará. pic.twitter.com/aSe55UN4nq
— BurdinBerriGreban (@BBurdinGreban) September 30, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!