Greba mugagabea Langraitz Okako Lidl-eko bloke logistikoan
Lidl supermerkatuen zuzendaritzarekin hainbat hilabetez bildu ondoren, Langraiz Okako bloke logistikoko langileek greba mugagabea deitu dute azaroaren 29tik aurrera. KPIren araberako soldata igoera eskatzen dute, langileek bizi duten erosahalmenaren galerari aurre egiteko.
Batzordea osatzen dute ELA sindikatuko hiru kidek, hiru independentek eta CCOOko beste hiru ordezkarik.
Bloke logistikoak Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat supermerkatu hornitzen ditu. Langileak Laudiotik Langraizera eraman zituzten 2021eko urrian, hasiera batean, aplikatzen zitzaizkien baldintzak errespetatuz. Lantokiak biltegi horri aplika dakiokeen hitzarmen propioa zuen, baina enpresak itun edo akordio bihurtu nahi du orain.
Honako aldarrikapen hauek aurkeztu dituzte plataforman: soldata taulak KPIaren arabera eguneratzea, 2024ra arteko indarraldiarekin; hiru urtean 10 orduko murrizketa egungo 1.717 orduko lanaldian; hilean bi larunbat libre hartzea; ordu poltsa kentzea; eta plantako langile guztiei aplikatzea, langile berriak izan edo antzinatasun handiena dutenak izan, bereizketarik gabe.
Enpresak, aldiz, aplikatu beharreko hitzarmena ezabatu nahi du, uko egin dio KPIari dagozkion igoerak tauletan finkatzeari edo urteko orduak murrizteari, eta ez du erakutsi inongo borondaterik egoera hori konpontzeko, sindikautek aho batez salatu dutenez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!