Greba mugagabea abiatuko dute Superberriak kateko dendetan, ostiraletik aurrera
Ugaon eginiko agerraldian eman dute erabakiaren berri. Amurrio, Laudio, Ugao eta Bilboko Alde Zaharreko dendetako 70 langile utziko dituzte kalean. through Aiaraldea.eus | Txabi Alvarado Bañares
Greba mugagabea abiatuko dute Superberriak kateko dendetan ostiral honetatik aurrera. Hala jakinarazi dute beharginek gaur Ugaon eginiko agerraldian. ‘Argazki herrikoia’ egin dute bertan, herriko jaien testuinguruan, eta aukera baliatu dute erabakiaren berri emateko.
Larunbatean egin zuten langileen batzarra, eta bertan erabaki zuten lanuzte jarraituari ekitea, supermerkatuetako jabeek aurkeztu duten Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurka borrokatzeko.
Superberriakeko zuzendaritzak enpresa horretako denda guztiak itxi nahi ditu, 70 langile kalean utzita. Horrez gain, jabe berdinek beste bi entitate ere disolbatu nahi dituzte: Roxima 2020 SL.-n (Barakaldoko BM Shop denda kudeatzen duen entitatea) eta Grupo Basele S.L.-n. Hori guztia egingo balute, orotara, 90 behargin inguru geratuko lirateke kalean.
LAB sindikatuak du gehiengoa enpresan. Sindikatu abertzaleak “adi” egoteko deia zabaldu du, datozen egunetan deialdiak zabalduko dituztelako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!