Greba egingo dute Tubacexeko langileek abenduaren 3an, Arabako Batzar Nagusietan hitza hartzeko
Batzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo dute elkarretaratzea, goizeko hamarretan. through Aiaraldea.eus
Egun osoko lanuztea deitu du Tubacexeko Enpresa Batzordeak datorren asteko ostegunerako, abenduak 3. Greba goizeko seietan hasi eta 24 ordura amaituko da.
Arabako Batzar Nagusietan hartuko dute hitza langileek egun horretan. Gauzak hala, Gasteizera joateko autobusa antolatu dute, elkarretaratzea egingo baitute 10:00etan erakunde horren eta Eusko Legebiltzarraren aurrean.
Batzordeak langileei jakinarazi die autobusean izena emateko sindikatuetako kideekin harremanetan jarri behar direla, eta elkarretaratzera joateko baimena emango dietela guztiei, hiriburura joaterako orduan arazorik izan ez dezaten.
Lanuzte eta mobilizazio ugari egin dituzte Tubacexeko langileek udazkenean, enpresak 150 langileren kostua murrizteko hartutako erabakiaren aurka.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!