Gorka Menendez: “Siriako armadaren laguntza jasota, zalantzan dago kurduen proiektu politikoa, ikusteko daude bi hauen elkarbizitzako terminoak”
Turkiako inbasioak arriskuan jarri du Rojavako iraultza. Erasoen lehen astea eta testuinguru geopolitikoaren azalpena.
Estatu Batuek Siriako ipar-ekialdetik ateratzeko erabakiak ateak zabalik utzi zizkion Turkiar estatuari kurduen aurka egin nahi zuen erasoa gauzatzeko. Aste bat igaro da eta, nazioarteko hainbat eragileren kritiken artean, Siria iparraldeko hainbat zonalde inbaditu eta beste asko bonbardatu dituzte turkiar armadak eta haiekin batera dabiltzan talde jihadistek.
Gorka Menendez gonbidatu dugu Hizpidera, iaz ekialde hurbileko geopolitika zikloa ekarri ziguna, gertaera hauek hobeto azaldu eta daukaten garrantzia geopolitikoa kontatu diezagun.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Gorka Menendez: "Siriako armadaren laguntza jasota, zalantzan dago kurduen proiektu politikoa, ikusteko daude bi hauen elkarbizitzako terminoak"00:24:14
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!