Gorka (Lezetxikiko lagunak): “Gurean kalteak eginak daude, ea pizten den zerbait oraindik obrak eginak ez dauden tokietan.”
Arrasateko Lezetxikira sartzea lortu eta AHTak egin dituen kalte larriei argazkiak ateratzea lortu duen espeleologotako bat elkarrizketatu dugu Hizpidean.
Arrasateko Lezetxiki kobazuloa, Euskal Herriko ondare geologiko eta arkeologiko garrantzitsuenen artean dago sailkatua. Gobernu autonomikoaren partetik, babes bereziko eremu gisa izendatuta dago. Hori ez da eragozpen izan Espainiako trenbide sarea mantentzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den ADIF enpresa publikoak, kobazuloa bera zeharkatzen duen Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren tunel bat bertan eraikitzeko.
Eragindako kalte larriak ezkutatu dituzten arren, Arrasateko espeleologo talde batek Lezetxikin sartzea lortu eta bertan aurkitutako txikizioaren argazkiak zabaldu ditu.
Espeleologo talde horretako kide bat izan dugu gurean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Gorka (Lezetxikiko lagunak): "Gurean kalteak eginak daude, ea pizten den zerbait oraindik obrak eginak ez dauden tokietan."00:18:48
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!