Gogoak Eleari Celosamente Gordea
Gogoak Elea igandero eramaten zuen
paseoan. Batzuetan hondartzara besteetan mendira. Baina igandero. Begiak zapi batez estali eta etxetik
ateratzen zuen. Eskutik helduta goxo-goxo. Ailegatu behar zuten lekura ailegatu
arte ez zion ezer esaten. Ezjakintasun horretan mantentzen zuen
Elea Gogoak bidean zehar. Behin heldutakoan zapia kendu eta ileak
orrazten zizkion. Aurrean zuenaz lasai gozatu ahal
izateko. Luzaroan gogoan izan zezan.
Atzetik heldu eta musu ematen zion
Eleak Gogoari orduan esker onez. Gustura bueltatzen zion musua Gogoak
Eleari handik gutxira. Lasai asko lokartzen zen Gogoa
belarretan zein harea artean. Bazekielako bera gabe Elea ez zela
inoiz handik alde egiteko kapaz izango. Horregatik batez ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!