“Gogo handiz” ospatu zen Zuiako X. Gazte Eguna
Uztailaren 13an Zuiako Gazte Eguna ospatu zuten Murgiako plazan.
Zuiako Gazte Asanbladaren 15. eta Gazte Egunaren 10. urteurren honetan, “gogoz beteta” ekin zioten egun osoko egitarauari. Antolakuntzatik azaldu dutenez, goizean, Gazte Olinpiadek argazki eta momentu barregarriak utzi zituzten. Ostean, deskantsu gisa, triki-poteo jendetsua izan zen herritik zehar eta bazkal ostean, Ane Labaka ta Xabi Igoa bertsolariek sari banaketa dibertigarria eskaini zuten.
Arratsaldea musikaz eta giro onaz josia egon zen. Paradixo, Eskean Kristö eta Bassagainek Gorbeialdeako gerriak mugiarazi zituzten. Aipatzekoa da gauean ekitaldiak izandako harrera ona; bertso taldeak eta Orbanak musika taldeak elkarlanean egindako 10. gazteguneko abestiarekin bat, aldarrikapen ta mezu ugari bota ziren airera. Hau guztia, plazan burutu zuen Zuiako Gazte Asanbladak, jendez eta ilusioz gainezka betetako plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!