Gizon batek bikotekidea hil du Gasteizen eta bere buruaz beste egin du
Gaur goizean aurkitu dituzte gorpuak, Sansomendi auzoan. Bikotea banatze prozesuan zen. Gasteizko mugimendu feministak mobilizazioak iragarri ditu.
Gaur, asteartea, emakume bat aurkitu dute hilik bere etxean, goizean goiz. Senarrak hil du emakumea labankadaz eta bere buruaz beste egin du ondoren, dirudienez.
Arabako Alearen arabera, bikotea banatzeko prozesuan ari zen. Antza denez, eztabaida bat piztu da haien artean, eta hil egin du gizonak emakumea.
Emakumearen aurkako Indarkeriaren Gasteizko Epaitegiak gidatutako ikerketa zabalik dago eta indarkeria matxista da hipotesi nagusia, Alearen arabera.
Gasteizko mugimendu feministak sare sozialen bidez salatu du gertatutakoa eta mobilizazioak iragarriko dituela jakinarazi du.
Bestalde, larunbatean 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bikotekideari ustez eraso egiteagatik Betoñuko Ateko etxebizitza batean.
Gertakariak 07:00ak inguruan jazo ziren. Emakume bat lepoan zauriak zituela topatu zuten, eta honek azaldu zuen bikotekidea eta bera eztabaidan aritu zirela.
ASKI DA!
Laster mobilizazioen berri. Adi sareetara. https://t.co/O7gzoLhqwR
— Gasteizko MF (@GasteizkoMF) October 12, 2021
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!