Geopolitika-Ekonomia | Dolarrari alternatibak eta Txinaren apustua moneta digitaletan.
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren kolaborazioa.
Gaurkoan diruaz aritu gara Geopolitika eta Ekonomia kolaborazioan. Monetaz, zehatzago, dolarraren hegemonia zalantzan jartzen duten zantzuak agertzen ari direlako, Txina eta herrialde gainerakorretatik batez ere. Honek eduki ditzakeen inplikazioak, aukera posibleak eta herrialde ezberdinen saiakerak aipatu dizkigu Adrian Zelaiak.
Bestalde, banku sistemaz aritu gara. Diru gordailuaren funtzioa moneta digitalen bidez eta Banku Zentralean egiteko aukera ikertzen ari da Txina, eta horrek asko larritu ditu banku pribatu ezberdinak. Sakon azaldu digu Zelaiak kolaborazioan.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Geopolitika-Ekonomia | Dolarrari alternatibak eta Txinaren apustua moneta digitaletan.00:23:39
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!