Geopolitika-Ekonomia | Alemaniako hauteskundeak, Txinaren aurkako aliantza militarra eta mendebaldearen hegemonia
Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin kolaborazioa.
Gaurkoan ere ekonomia eta geopolitika kontuak landu ditugu Adrian Zelaiarekin. Alde batetik Alemaniako hauteskundeek utzi duten panoramari buruz aritu zaigu, eta baita bertako aliantzek izan dezaketen eragin geopolitikoaz ere.
Bestalde AUKUS akordioari buruz hitz egin digu, Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Australiak egindako hitzarmen militarraz. Europa eta batez ere Frantzia haserretu dituen akordio honek Txinaren eragina kontrolatzea du helburu, baina erpin asko dauzka kontuak, Zelaiak azaldu bezala.
Azkenik, George Soros eta Blackrocken eztabaidaz hitz egin digu. Txinaren gorakadaren aurrean mendebaldeko potentziei mesede egingo dien estrategia bila omen dabil Soros.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Geopolitika-Ekonomia | Alemaniako hauteskundeak, Txinaren aurkako aliantza militarra eta mendebaldearen hegemonia00:24:14
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!