Geopolitika-Ekonomia | Alemaniako ekonomia atzeraldian
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren kolaborazioa.
Atzeraldian sartu da sarritan Europar batasuneko ekonomiaren motortzat jotzen den Alemaniako ekonomia. Hortik hasi du Adrian Zelaiak azterketa ekonomikoa. Ekonomilari askoren arretagune den Argentinari buruzkoak ere ekarri dizkigu eta kolaborazioarekin amaitzeko, Ukrainiatik datozkigun azken berriak ere izan ditu hizpide.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!