Gema Lasarte (Sareina): “Mundu digitalaren itsaso zabalera euskaratik, literaturatik eta feminismotik sareak zabaltzea da gure helburua.”
Sareinak antolatuta Literaturzale Feministen Topaketak egingo dituzte Uztailaren 1 eta 2an Gasteizko Emakumeen Etxean.
2022ko uztailaren 1ean eta 2an Literaturzale Feministen Topaketak egingo dira Gasteizen. Sareinak taldeak antolatu ditu Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin. Sareinak hainbat literatura kritikari, irakasle eta zalek sortu zuten orain hamabost urte baino gehiago. Euskararen munduan literatura eta metodologia feminista uztartzea bilatzen zuten, eta emakume idazleen lanak zabaltzea.
Bi eguneko jardunaldietan euskal literatura aztertzea dute helburu, iraganari nahiz orainari begiratuz. Betiere ikuspegi feminista batetik egingo dute berrikuspena, eta «etorkizunari nola heldu» ere izango dute hizpide.
Parte hartuko dute idazle, irakasle, argitaratzaile, irakurle zein literaturzaleek; eta hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, kultur ekitaldiak eta omenaldi bat antolatu dituzte. Azaldu dutenez, bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean elkarrizketan egon ostean garatuko da topaketa.
Izen ematea ekainaren 6an zabalduko dute, dohainik. Hemen kontsultatu daiteke egitarau osoa: LiteraturzaleFeministenTopaketak. Topaketetan eta lantegietan izena emateko helbide elektroniko bat jarri dute eskuragarri: literaturzale.feministak@gmail.com.
Hizpidean Gema Lasarte Sareinako kidea elkarrizketatu dugu.
-
Hizpidea: Gema Lasarte (Sareina): "Mundu digitalaren itsaso zabalera euskaratik, literaturatik eta feminismotik sareak zabaltzea da gure helburua."00:14:00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!