Gela bat okupatu dute ikasleek Magisteritza Fakultatean
Gaur goizeko 10:30etan elkarretaratzea egin dute Magisteritza fakultatearen sarreran, antolakuntza politikorako eskubidea bermatu dadila eta gela bat ematea exijitzeko. Mobilizazio gehiago ere iragarri dituzte.
Ikasle Abertzaleak, Unibertsitateko Indar Batasunak eta Guet taldeek Magisteritza Fakultateko 1. mintegia okupatu zuten atzo, otsailak 22, antolakuntza politikorako espazio baten beharra asetze aldera.
Arratsaldean, bi aldiz bildu ziren antolakundeetako ordezkariak dekanotzarekin. Oraingoz, adierazi dute EHUk ez diela gela erabili ahalko dutenaren bermerik eman. Izan ere, gelaren negoziazioa aurrera ateratzeko dekanotzak gela uztea jarri du baldintza bezala. Gainera, ez du negoziazioa denboran zenbat luzatuko den zehaztu nahi.
Honen aurrean, gela bat izango dutenaren berme erreala jaso arte, bertan geratuko direla diote ikasle antolakundeetako ordezkariek. Salatu dute EHUk politika egiteko aukera oro oztopatzen duela eta ez duela ikasleen askatasun politikoak bermatzeko borondaterik.
Oraingoz, gela barruan jarraitzen dute ikasleek. Datozen egunetan, antolatzeko espazio baten alde, martxan jarritako borrokan irmoki jarraituko dutela azpimarratu dute. Gaur goizeko 10:30etan elkarretaratzea egin dute Magisteritza fakultatearen sarreran, egoera salatu eta gela bat ematea exijitzeko. Mobilizazio gehiago ere iragarri dituzte.
👉Hona hemen eman dituzten adierazpenak@IAbertzaleak @UIBnazionala @Guetgasteiz pic.twitter.com/q4nHlKMA5F
— HARA BA! (@hara_ba) February 22, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!