“Gehiegizko eta arrazoirik gabeko” kaleratzeak salatu dituzte Michelinen
CGT, ELA, ESK eta LAB sindikatuek elkarretaratzea deitu dute hurrengo astelehenean iaz kaleratutako langile bati babesa emateko.
CGT, ELA, ESK eta LAB sindikatuek “gehiegizko eta arrazoirik gabeko” kaleratzeak salatu eta Rubeni, iaz kaleratutako langileetako bati babesa emateko elkarretaratzea deitu dute Gasteizko Michelin lantegian.
Sindikatuek adierazi dutenez, “kasualitatez” beste kide baten epaiketara lekuko gisa joan eta ondoren gertatu zen.
Azkenik “zehapen-espediente baten bidez Rubeni errepresalia ezkutatu nahi izan zutela” eta “gertaerak desitxuratu eta estalketa hutsetan oinarritzen direla” salatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!