Gasteizko Gaztetxeko liburua, urteetako lanaren ostean, prest
Urteetako lanaren ostean, badago emaitza: Gasteizko Gaztetxeak ekoitzitako “30 urte” liburua labetik atera berri da, urteurrenaren kontestuan. Maiatzaren 12a estreinatuko dute hau, muinoko etxean egingo duten aurkezpenean.
Argazkiak lortu, belaunaldi ezberdinetako gaztetxeroekin hamaika elkarrizketa, liburua maketatu, diseinua findu… Urteetako lanak emaitzak eman ditu: Gasteizko Gaztetxearen “30 urte” liburua kalean dago, baina oraindik apur bat itxaron beharko da hau eskuartean izateko.
30 urte bete dituen etxe okupatutik igaro diren belaunaldi ezberdinetako lagunek ekoitzi dute liburua, apurka-apurka, baina etenik gabe. Beraz, liburua ez dute norbanakoek sinatu: “Gaztetxeari diogun maitasunagatik egin dugu, modu kolektiboan”, adierazi dute gaztetxeroek.
Maiatzaren 12an, 13:30etatik aurrera urteetako emaitza aurkeztuko dute muinoko etxean. Bertan, liburua erosteko aukera egongo da. Horretaz gain, Hala Bediri jakinarazi diotenez, sorpresak eta ekitaldi bat egongo dira. Gauean, aldiz, Hala Bedi Rock.
- Maiatzaren 12an izango da 9. Hala Bedi Rock jaialdia
- ‘Prudentzi Eguna’, Gaztetxearen 30.urteurreneko festa, iruditan
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!