‘Gazteongandik Gazteontzako”, Gazte Karpak jaietako egitaraua aurkeztu du
Gasteizko Txosnagunearen parte den Gazte Karpak abuztuaren 3tik 9rako egitaraua aurkeztu du. Tinko taldeak egin du bideoklipa, abuztuaren 7an izango da Gazte Eguna eta ‘Gazteongandik Gazteontzako’ izango da jai hauetako leloa.
Gasteizko Txosnek badute behin betiko egitaraua. Eta Txosna batzordeak kartel definitiboa aurkeztu duen moduan, batzorde honen parte den Gazte Karpak ere abuztuaren 3tik 9ra topatuko duguna eman du jakitera, ‘Gazteongandik Gazteontzako’ lemapean. Aurtengo bideoklipa Tinko taldeak egin du, ‘Martxa eta borroka’ izenburuarekin.
Entxosnazio eguna abuztuaren 6an izango bada, Gazte Eguna, urtero legez, 7an izango da, asteartean. Egun horretako xehetasunak ere eman dituzte jakitera (kartela beherago ikusgai): kalejira egingo dute arratsaldean eta ohitura bihurtu den akelarrea 01:30ean izango da.
Egutegia aitzaki, Gasteizko jaiak hasi baino egun bat lehenago irekiko dira txosnak: abuztuaren 3an. Egun horretan bertan, 17:00etatik egongo da irekita Gazte Karpa eta aurretik zazpi gau ekintza eta kontzertu ezberdinekin: Aldakan Beltz, mikro irekia, Tinko, pantojismo tailerra, Árida, umeen txokoa, Tara, Mindre Folklore, Ane Guria… Eta Hala Bediko 3Kortxea irratsaioko kideekin ere jai giroaz gozatzeko auekra egongod a abuztuaren 3an bertan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!