Azaroaren 18an ospatuko dituzte Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketak
Oihaneder Euskararren Etxean hasiko dira jardunaldiak, Gasteizko gune ezberdinetan jarraituz egitarauarekin. “Ezinbestekotzat jotzen genuen sare bat sortu genuen, elkar elikatzeko, elkarren eredu izateko, elkarri hazten laguntzeko, elkarrekin borrokatzen jarraitzeko”, adierazi dute.
“Arabako sukaldeetan mugimendua dabil. Irrintziak datoz leihotik kanpora, lapikoen kolpeak entzuten dira urrunetik, labanak zorrozten ari dira… Arabako sukaldeetan bada mugimendua, bada zer kolpatu, bada zer zorroztu. Badugu zer borrokatu”.
Arabako gazte euskaltzaleek hitzordu berri bat dute azaroaren 18an Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxetik hasita. Aurreko ikasturtean sortutako loturei jarraikortasuna emango diete Arabar Gazte Euskaltzaleon II. Topaketa hauekin: Arabar Errioxatik Gorbeialdeara, Aiaraldeatik Lautadara, Añatik Trebiñura, Mendialdeatik Gasteizera…
Iaz hasi zen ezkututik argirako bidea: Araban euskararen alde lanean ari garen gazteak lehenengo topaketa batean elkartu ziren. “Ezinbestekotzat jotzen genuen sare bat sortu genuen, elkar elikatzeko, elkarren eredu izateko, elkarri hazten laguntzeko, elkarrekin borrokatzen jarraitzeko”, adierazi dute.
Saretzeak bere fruituak eman ditu eta beste topaketa batzuk egiteko gaitasuna dute gazteek: “Erronka handiak ditugu Araban, tokian tokiko berezitasunekin, horregatik ikusten dugu hain garrantzitsua elkar aberastea, erantzun molde eta ereduak partekatzearen bidez”.
Egitarauari dagokionez, goizean Oihaneder Euskararen Etxean dinamika desberdinak egongo dira, euskararen aldeko borroka indartzeko xedearekin. Eguerdian indar erakusketa bat horretarako argazki masibo bat baliatuz. Judimendi auzoko Sumendi espazio okupatuan bazkaldu ostean, artista ezberdinek arratsaldea girotuko dute: Ane Gebararen eskutik bakarrizketa, Orbanak taldearen kontzertua…
Bazkarian izena emateko watxapa idatzi behar da (650 266 744 zenbakia) eta apuntatzeko azken eguna azaroaren 13a izango da.
Egitaraua osorik
I. Topaketen laburpen bideoa
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!