Gazta zati bat Gasteizen
MAIATZAren 10ean, 22:30ean, FLORIDA ZINEMAn
SARRERAK: 5€an, Hala Bedi Tabernan
Jon Maia, Gazta zati bat-en zuzendariak, autodeterminazio eskubideaz:
“Badu pertsona batek, mundu hontan, zer izan nahi duen erabaki ahal izateko eskubiderik?
Zuk erabaki dezakezu zer izan mundu honetan, bai edo ez?
Horrela galdetuta, tontoenak ere pentsatu behar luke baietz, ezta? Ba beno, ba hemen gatazka baten harrapatua dago hori.
Autodeterminazioaren gaia garrantzitsuegia da politikoen esku, soilik, uzteko.”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!